Jubenilek eta gazteenek lasterketak izango dituzte gaur etxean

Zumaiako Viveros San Antongo kadeteak. /  MARTIN EARLY
Zumaiako Viveros San Antongo kadeteak. / MARTIN EARLY

Bizikletaren Egunaren aitzakian, bi lasterketa antolatu dira, 9:30ean jubenil mailakoa eta 18:00etan, infantilena eta alebinena

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Bizikleta eguna ospatuko da gaur Zumaian eta hori aitzakia-tzat hartuta jubenilen karrera jokatuko da goizean eta arratsaldean, berriz, infantilena eta alebinena.

Aurreko asteburuan Viveros San Antongo kadeteak nabarmendu ziren. Taldeka bigarren sailkatu ziren Lezoko lasterketan, lehen talde gipuzkoarra izanik. Banaka Roman Zabaletak laugarren amaitu zuen, podiumak oso gutxigatik ihes egin ziolarik. «Eguneko ihesaldian sartu zen Roman Zabaleta. Sei txirrindulari heldu ziren beste guztien aurretik eta Viveros San Antongoa laugarren izan zen maldan gora amaitutako karreran», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Beste taldekideek ere «bikain» erantzun zuten: Aitor Agirre 16., Kimetz Etxabe 18., Ander Altuna 21 eta Mikel Mancisidor 60. Lezoko lasterketa 54 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan jokatu zen eta parte hartu zuten 80 txirrindulariak bizi-bizi ibili ziren ia orduko 40 kilometroko abiaduran. Asteburu honetan Lizarran eta Oñatin dituzte lasterketak kadeteek.

Antton Tolosak, Viveros San Antongo jubenil bakarrak, Anoetan izan zuen igande arratsaldean lasterketa. 92 kmko lasterketa non amaieran Orendaingo eta Altzoko malda pikoak gainditu behar zituzten eta hori guztia ekaitzaren konpainian. 95 txirrindulari gerturatu ziren irteerara baina helmugara 43 besterik ez ziren heldu eta horien guztien artean Antton Tolosa 33. izan zen. «Viveros San Antongo txirrindulaira behin eta berriz saiatu zen pelotoiaren agindupetik ihes egiten baina ez zuen ihesaldia gorpuztea lortu. Azkenean mendateek erabaki zuten lasterketa. Abiadura kontutan hartzekoa izan zen, 41,606km/h, oso bizkorra ibilbidea aintzakotzat hartuta», dio kazetari zumaiarrak.

Antton Tolosa izango da zumaiar bakarra gaur Zumaian jokatuko den lasterketan. «91,5km ditu lasterketak eta ibilbidean 54 kman Meagas, 77,5. kman Garate, eta helmugarako 2,5km faltan Saskarate eguneko zailtasunak». Lasterketa 9:30ean hasiko da azken orduan Gipuzkoako federaziotik egin den ordutegi aldaketagatik.

Alebinak eta infantilak

Gaur, Zumaian ere, 18:00ak aldera, alebinen eta infantilen lasterketa izango da. «Viveros San Antongo txikienen denboraldiko lasterketarik erakargarriena etxean korritzea beti izaten baita berezia», adierazi du Iribarrek. Axular ibilbidean, Maria eta Jose ikastetxearen aurrean izango dute txikienek hasiera eta bukaera. Aurreko asteburuan mendiko bizikletekin lehiatu ziren Irunen.

«Viveros San Antongo harrobiko ziklistek gozatu zuten, eta guztiek lasterketa amaitu ezin izan bazuten ere, irribarretsu itzuli ziren etxera», gaimeratu du. Yuri Urbieta 7.a izan zen alebin mailan, 9. Danel Beristain, 16. Beñat Sainz, 19. Iker Eizagirre eta 20. Xabat Bergara. Infantiletan Aritz Eizagirre 10. Eta Heiko Mateos 16.a izan ziren. Alebin eta infantil maila bere azken lasterketetara gerturatzen ari da.

Bestalde, «Zumaiako Txirrindulari Elkarteak dei egiten dizue zumaiarroi larunbatean gure lasterketetara hurbiltzeko, elkartea egiten ari den lana ikusgarri izango baita eta txirrindularitzarako zaletasuna sustatzea helburu hartuta, bultzada ona izango baita», diote Zumaiako Txirrindulari elkartetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos