Jubenil eta Kadete mutilen taldeek Donosti Cup-en parte hartuko dute

Zumaiakoko Ohorezko jubenil mutilen taldea.
Zumaiakoko Ohorezko jubenil mutilen taldea. / CARLOS CALLEJO/ZFT

DV ZUMAIA.

Zumaiakoko Jubenil eta Kadete mutilen taldeek uztailaren 3an hasiko den Donosti Cup Nazioarteko Txapelketan parte hartuko dute. Jubenil Mutilen Taldeak bihar, 18:30etan, Zestoan jokatuko du Amaikak Bat taldearen aurka, uztailaren 4an, Zumaian, 17:30etan, Estatu Batuetako Mercer Island-en aurka eta uztailaren 5ean, Zumaian, 13:00etan, Leoneko Promesas del Norte taldearen aurka.

Kadete Mutilen Taldeak uztailaren 3an, 13:00etan, Orion jokatuko du Leoneko Promesas del Norte taldearen aurka, uztailaren 4an, 16:30etan, Zumaian, Oiartzunen aurka eta uztailaren 5ean, 10:00etan, Zestoan jokatuko du Lormont frantziar taldearen aurka.

Bestalde, Zumaian bertan Donosti Cup-eko partidu asko jokatuko dira uztailaren 3tik 5era. Egunero, 10:00etan hasita arratsaldeko 18:30ak arte, etengabe, herrialde desberdinetako taldeak ikusteko aukera izango da Aita Mari futbol zelaian. Besteak beste, Mentema SFA (Madril); GYS USA; Segeltorps IF (Suedia); Martignas Illac FC (Frantzia) eta Mercer Island (USA) hartuko dute parte Donosti Cup txapelketan.

Fotos

Vídeos