Joxe Mari Kortaren omenezko bizikleta irteera egingo da bihar

Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta irteeraren kartela. /
Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta irteeraren kartela.

Irteera goizeko 9:00etan izango da Lubaki kiroldegitik

S.U. ZUMAIA.

Joxe Mari Kortaren bidetik eta Sastrakas Mendiko Bizikleta taldeak antolatuta, Joxe Mari Kortaren omenezko bizikleta irteera egingo da bihar, igandea.

Taldea goizeko 9:00etan aterako da Lubaki kiroldegi paretik eta honako bidea egingo du: San Migelera igo eta Oikia eta Arroa goia zeharkatu ondoren, Arroa behera iritsiko dira. Han, Kortari ohiturazko omenaldia egingo diote bere monolitoaren aurrean. 20 kilometro inguruko ibilbidea amaitzeko, Zumaiara bueltatuko dira irteerako parte hartzaileek.

Joxe Mari Kortaren senideek eta lagunek hartzen dute parte omenaldi honetan baina mendiko bizikletan aritu nahi duen guztiari dago irteera hau zabalik.

Fotos

Vídeos