Jokin Aduriz Garciarena, laugarren postuan Eduardo Chillida Matematika Olinpiadetan

Arantxi Aranguren eta Jokin Aduriz sari banaketan. / M&J IKASTETXEA
Arantxi Aranguren eta Jokin Aduriz sari banaketan. / M&J IKASTETXEA

S. UTRERA ZUMAIA.

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Eduardo Chillida XVI. Matematika Olinpiadaren sari banaketa egin zen ostiralean, Gasteizko Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Bertan, Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle den Jokin Aduriz Garciarenak laugarren saria jaso zuen. Ekitaldian, ikaslea saritzeaz gain, bere matematikako irakaslea ere zoriondu zuten.

Euskal Autonomi Erkidegoko 104 ikastetxetako 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte ekimen honetan, denak DBKko 2. mailako ikasleak. Fase desberdinak pasa ondoren, 12 ikasle saritu dituzte, eta lehen lau sarituek Ingalaterran ingelesa hobetzeko egonaldia irabazi dute gainera. Zumaiarrak laugarren postuan sailkatu denez, hala egiaztatzen duen diplomaz gain, Casio kalkulagailua eta Ingalaterran hiru astez ingeles ikastaroa egiteko beka jaso du.

«Ikastetxeko zuzendaritza taldetik bai Jokin Aduriz ikaslea eta baita Arantxi Aranguren irakaslea zoriondu nahi ditugu. Jokin Adurizeri bere esfortsua, lan egiteko gogoa eta ilusioagatik. Eta Arantxiri, gure gaur egungo M&J Ikastetxeko eskola ulertzeko filosofiarekin bat egin eta matematika edota beste ikasgaiak eraldatu eta ikasleei gerturatzeagatik», adierazi dute M&J-tik. Eusko Jaurlaritzako web orrian azaldu duten modura, eskolako ikasgaien bidez ikasiz disfrutatzea bilatzen du ikastetxeak, «erronka intelektualak gainditzeak dakarren poztasun txikiak aurkitzea, edota matematikak ikasgelatik atera eta beste eremu batzuetan ikusgarri bihurtzea. Eta hori guztia sormena, ezohiko ariketak ebazteko trebetasuna eta erabakiak harzeko gaitasuna landuz gure ikasleekin».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos