Itxas-Gainekoek Bilbon, Colindresen eta Plentzian izan dituzte estropadak

Itxas-Gaineko palista gaztetxoak. / TXAS-GAIN
Itxas-Gaineko palista gaztetxoak. / TXAS-GAIN

SARA UTRERA ZUMAIA.

Itxas Gainek Bilboko Piraguismoaren Festan hartu zuen parte larunbatean. 5,5 kilometroko luzerako estropada jokatu zuten; eta 3,3 kilometrokoa infantil mailakoek. K1-ean, Xabier Osak garaipena lortu zuen beteranoen mailan. Irati Osak ere garaipena lortu zuen senior mailan; kategoria honetan, Unai Azkune zazpigarren izan zen. Jubeniletan, Imanol Txapartegi seigarren izan zen eta Unai Casquero bederatzigarren. Infantil mailan, berriz, Josefa Molina bigarren postua lortu zuen; Eider Azpitarte 12. izan zen; «Oihan Urbieta, Jon Ander Lazkano, Haritz Aizpurua eta Kaiet De Anta erdi aldean ongi moldatu ziren», diote Itxas-Gainetik.

K2-an, Xabier Osa eta Irati Osa bigarren izan ziren mistoetan; seniorretan, Unai Azkune eta Eñaut Aizpurua seigarren izan ziren. Kadete mailan, Sara Rezola eta Itziar Carmona laugarren egin zuten, eta Unai Ilundain eta Alex Lazkano bigarren; «Izaro Etxabe eta Leire Sanchezek osatutako bikotea, berriz, hiru aldiz erori ondoren helmugara proba bukatzeko gai izan zen».

Bi estropada igandean

Igandean bi estropadetan hartu zuten parte Itxas-Gaineko kideek. Alebinak eta infantilak Colindreseko txapelketan, Kantabrian, izan ziren. Infantil mailan hauek izan ziren lortutako emaitzak: Josefa Molina laugarren; Malen Segurola bosgarren; Elder Azpitarte seigarren; Haritz Aizpurua bosgarren; Oihan Urbieta seigarren; Kaiet de Anta zazpigarren; Jon Ander Lazkano bederatzigarren eta Peio Gonzalez 10. Alebin mailan, berriz, Asier Aizpurua 11., Unai Segurola 16., Josu Lazkano 18., Andde Anta 21., Andreas Leon 24., Xabat Bergara 26. eta Beñat Gonzalez 28. Eñaut Aizpurua eta Jon Lazkanoren K2a laugarren postua lortu zuen, Master mailan.

Amaitzeko, Butron ibaiaren igoera-jaitsieran, Plentzian, emaitza hauek lortu zuten Itxas-Gainekoek. Kadeteetan, Unai Ilundain eta Alex Lazkano irabazleak izan ziren; Leire Sanchez eta Itziar Carmona hirugarren izan ziren eta Sara Rezola eta Izaro Etxabe bosgarren. Amaitzeko, seniorretan, Xabier Osa eta Imanol Txapartegi bigarren postua lortu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos