Itsas aniztasunaren inguruko hitzaldia, gaur Xabier Minarekin

DV ZUMAIA.

Hilaren 6an Xabier Mina itsas zientzialari eta urpekariak 'Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra' izenburua duen argazki erakusketa zabaldu zuen Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketarekin batera hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan Alondegian.

«Zer da bioaniztasuna? Zergatik da garrantzitsua bioaniztasunaren babesa? Zergatik aldatzen da bioaniztasuna itsas edo ozeano batetik bestera? Eta bukatzeko, aberatsak al dira Bizkaiko Golkoko urak espezie kopuruei dagokionez? Horrelako galderei erantzuna eman nahi badiezu, hurbildu zaitez ostegunean 19:00tan Zumaiako Oxford aretora», gonbidatzen du Minak.

Bestetik, argazki erakusketa hilaren 22ra arte egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos