Imanol Azkuek jasoko du Zumaiako euskararen historia soziala ikertzeko beka

Imanol Azkue Ibarbia zumaiarra. /
Imanol Azkue Ibarbia zumaiarra.

Epaimahaiak ontzat eman du zumaiarrak landutako proiektua eta 11.000 euro jasoko ditu 18 hilabeteko epean ikerketa egiteko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Zumaiako Udalak herriko euskararen historia soziala iker-tzeko beka deialdia egin zuen martxo amaieran, eta oinarrietan adierazitako epean hautagai bakarra aurkeztu zen: Imanol Azkue Ibarbia, zumaiarra.

Bi aditu hauek aritu dira epaimahaian: Lionel Joly (Euskaltzaindiaren EHS saileko kidea) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria). Biek ere on-tzat eman zuten hautagaiak aurkeztutako proiektua, eta proposamena oso egokia, txukuna eta dela esan dute, iturri asko planteatzen dituena. Beraz, ikerketa beka Imanol Azkueri esleitzea erabaki du Zumaiako Udalak.

Ikerketaren helburua Zumaiako euskararen historia soziala azter-tzea izango da; zehazki, gai horri lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea. Ibilbide hori osorik aztertzea lan izugarria dela jakinik, lehen deialdi honetan 1766 eta 1966 bitarteko epea hartuko du ikerketak.

Imanol Azkuek era askotako iturriak arakatzea proposatu du: Zumaiako Artxiboa (aktak batez ere), inguruko beste artxibategi batzuk, hemerotekak, ahozko lekukotzak (ahotsak.eus gunekoak tartean), gaiari buruzko azterlanak eta Zumaiari eta zumaiarrei buruzko lanak: historikoak, biografiak eta abar. Euskaltzaindiak proposatutako metodologia hartuko du eredutzat eta horretarako prestakuntza berezia jasoko du.

Ordainetan 11.000 euro jasoko ditu Imanol Azkuek, eta jarraipen batzorde batek egiaztatuko du lanak adostu bezala egingo direla.

Guztira 18 hilabeteko epea izango du lana burutzeko, eta emaitza bikoitza izango da: ikerketaren azalpena, batetik, eta gaiari lotutako aipuen bilduma, bestetik. Lana amaitutakoan, bekadunak jendaurrean ere aurkeztuko du egindakoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos