Imanol Azkuek 'Euskara gara Zumaian' lana aurkeztuko du arratsaldean, Oxford aretoan

Euskararen Egunean, 'Ibilaldi bat euskararen arrastoan' eskaini zuen Imanol Azkuek. /  SARA UTRERA
Euskararen Egunean, 'Ibilaldi bat euskararen arrastoan' eskaini zuen Imanol Azkuek. / SARA UTRERA

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren baitan antolatu da solasaldia

SARA UTRERA ZUMAIA.

'Euskara, bestela ez gara' euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak. Horren baitan, gaurtik martxoaren 7ra bitartean, lau solasaldi eskainiko dira Alondegiko Oxford aretoan.

Lehen saioa gaur, arratsaldeko 18:30ean izango da eta bertan, Imanol Azkuek 'Euskara gara Zumaian' lana aurkeztuko du.

Pasa den abenduaren 3an, Euskararen Egunean, 'Ibilaldi bat euskararen arrastoan' hitzaldi ibiltaria antolatu zen, Azkueren gidaritzapean. Bidean zehar, euskarak herrian izan duen bilakaeraren inguruan mintzatu zen. Izan ere, euskara ezkutatuta egon zen hainbat urtetan, baina 1960tik aurrera lekuak eta funtzioak irabazten hasi zen, zumaiarren eta herriko taldeen ekimenez (ikastola, udala, euskaltegia, bertso eskola, etab.) eta ibilaldian horietako batzuk kokatu eta ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Gaur, euskarak herrian izan duen bilakaeraren inguruan gehiago jakiteko aukera izango dute herritarrek, Imanol Azkueren 'Euskara gara Zumaian' lanari esker.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos