'Ez dok Hiru' antzezlana taularatuko du gaur Tartean Teatroak, Aita Mari aretoan

'Ez dok Hiru' antzezlanaren aktoreak eta musikariak. /  TARTEAN
'Ez dok Hiru' antzezlanaren aktoreak eta musikariak. / TARTEAN

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai 9 euroren truke

DV ZUMAIA.

Gaur, 22:00etan Aita Marin, 'Ez dok Hiru' antzezlana eskainiko da, Tartean Teatroa konpainiaren eskutik

'Ez dok Hiru' Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. «Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez... Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario», diote Tartean konapiniatik.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

«Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik», diote.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai 9 euroren truke (6 euroren truke bazkideentzat edo Gazte txartelarekin erosita).

Klarinet.eus

Bestalde, asteartean eman zitzaion hasiera Klarinete Maratoiaren XVI. edizioari hainbat musika eskola eta kontserbatorioko ikasleen kon- tzertuarekin. Atzo, berriz, pintxo-pote musikalaz gozatzeko aukera izan zuten partehartzaileek Valentin Manterola margolariaren etxe-museoan.

Gaur, Klarinet.eus ensemblearen kontzertua izango da. Euskal Herriko musika eskola eta kontserbatorioko ikasleez osaturiko ensemblearen kontzertua 19:30ean hasiko da komentuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos