Hilaren 8an zabalduko da haurreskoletan izena emateko epea

Arrangoleta haurreskola, Arrangoleta plazan. /
Arrangoleta haurreskola, Arrangoleta plazan.

Hilaren 12a arte egongo da zabalik eta haurrek martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi ahal izango dute

DV ZUMAIA.

Zumaiako haurreskolak, Arrangoleta eta Eskola Txikia, hain zuzen,urtarrilaren 8an zabalduko dute izen emate epea eta guraso interesdunek urtarrilaren 12ra arte izango dute matrikula egin ahal izateko. Haurrek, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko aukera izango dute.

Bi zentroen kasuan, erabiltzaileen beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzuak bermatzen dira: egokitzapen indibidualizatua eskaintzen da; mugimendu askean oinarrituta, haurraren erritmoa errespetatzen da; fardelak aldatzeko uneak eta jatorduak eta lo egiteko uneak bereziki zaintzen dira.

Bestetik, esperimentatzeko aukera eskaintzen da; gurasoekin harreman zuzena bermatzen da eta kanpoko espazioaren erabilera anitza egiten da.

Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok haurreskoletara dei dezake. Hauek dira kontaktu zenbakiak: 943865345 (Eskola txikia) edo 943862292 (Arrangoleta).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos