Herriko taldeei deialdia Euskal Jai egunean lan egiteko

DV ZUMAIA.

Abuztuaren 11n Euskal Jai eguna ospatuko da Zumaian. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeen-tzako moduko lana aurreikusi da.

Bazkari herrikoian zerbitzatzeko talde batentzat lana eskainiko da. Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitza-tzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.

Sagardo dastaketan berriz, 10 sagardotegitako sagardoa eskaintzea izango da lanaren ezaugarri nagusia, eta horretarako aurrez edalon-tziak salduko dira. Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak.

Izen-ematea 26a bitartean egingo da, Alondegia kultur etxean (943 861 056 edo kultura@zumaia.eus). Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie beharrezko azalpenak emateko. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da. Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak aurkez daiteke deialdira. Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Seguran-tzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).

Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos