Herri Eskolako bi ikastetxeen arteko pasabidea konponduko du Udalak

Erabiltzaileen mugikortasuna zein irisgarritasuna hobetzea du helburu Zumaiako Herri Eskolak 2017-2018 ikasturteari bihar ekingo diola gogorarazi nahi du

DVZUMAIA.

Urte ugari egin ditu egoera txarrean Herri Eskolako bi eraikinak elkartzen dituen pasabideak eta, horren ondorioz, mugikortasun urriko pertsonek zailtasunak izan dituzte bertatik pasatzeko.

«Horren berri jaso orduko Zumaiako Udala Herri Eskolako zuzendaritzarekin eta Mugikortasun Urriko elkarteko kideekin bildu zen pasabidearen behar eta gabeziak identifikatu eta horiei konponbidea emateko», dio Udalak. Bilera horretan pasabidea hobetzeko konpromisoa bere gain hartu zuen eta dagoeneko hasia da bi ikastetxeen arteko bide hori konpondu eta egokitzen.

Konponketa eta egokitzapen lanek helburu dute pasabidearen egungo egoera hobetu eta bereziki erabiltzaile guztien mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatzea.

«Axular ibilbideko eta Jadarreko hormaren lanekin egin bezala, uda sasoia aprobetxatu nahi izan da lanak aurrera eramateko, ikastetxea itxita dagoen garaian, alegia, modu honetara ez baitira haurrak bertatik pasatzen ibiliko», gaineratu du Udalak.

Bestetik, Zumaiako Herri Eskolak 2017-2018 ikasturteari bihar, hilaren 7an, ekingo diola gogorarazi nahi du.

Ikasturte berria

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek emango diote ikasturteari hasiera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara. Aita Mari eraikinean, Haur Hezkun-tza eta LH 1. mailakoak eta Sagarbide eraikinean berriz, LH 2. mailatik LH 6. mailara.

Egun horretan, bigarren hezkun-tzatik aurrerakoek ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia izango dute, goizeko 10:00etan (autobusa ordu erdi lehenago irtengo da). Bertan tutoreak ikastaldeari ikasturtea aurkeztuko dio, hala nola ikasle-taldea, irakasgaiak, irakasleak, egutegia, ordutegia, etab. Horrez gain, Zumaiako Herri Eskolatik gogora ekarri nahi dute iraileko ordutegia goizeko 8:15etik arratsaldeko 14:15era izango dela.

DBH eta Batxilergoa

Sagarbide eraikinean DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleak izango dira; Aita Mariko eraikin berrian DBH 3, Curriculum Anitzeko Ikasgela I eta Batxilergoa 2. Eta Aita Mariko eraikin zaharrean: DBH 4, Curriculum Anitzeko Ikasgela II, Zereginen Ikaskuntzako Gela, Batxilergoa 1 eta Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleak izango dira.

Fotos

Vídeos