Hazilan programa martxan du Urola Kosta Udal Elkarteak

DV ORIO.

Urola Kostako Udal Elkarteak 4. aldiz antolatu du Hazilan programa, honako helburuarekin: eskualdeko gazte kualifikatuak eta eskualdeko enpresa, erakunde eta ikastetxeak harremanetan jarri eta elkarlana bultzatzea, marketin digitalari lotutako proiektuak garatzeko. Hazilan programan parte hartu nahi duten enpresen bila dabil orain Urola Kostako Udal Elkartea. Hazilan programan parte hartzen duten gazteek 200 orduko prestakuntza jasoko dute Marketin digitilaren inguruan, ondoren ezagutza horiek enpresa-proiektu batean praktikan jartzeko.

Beraz, eskualdeko enpresei jakinarazten zaie, gai hori landu nahi badute, eskualdeko gazte edo gazte-talde baten laguntza eta aholkularitza espezializatua izan dezaketela Hazilan programaren bidez (programa hau enpresa eta erakunde parte hartzaileentzat %100 diruz lagunduta dago eta gazteek Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzatik lan egingo dute). Lan hauetakoren bat egiteko baliatu dezakete programa: Marketin digitaleko plana garatu; enpresaren sare sozialen estrategia garatu eta SEO/SEM posizionamendua hobetu; enpresaren bloga garatu; E-maila marketina, zozketak eta online publizitatea; online komunikazioaren legediaren jarraibideak, eta abar. Proiektuak irailetik abendura garatuko dira eta Udal Elkarteak izendatutako koordinatzaile baten laguntza izango dute.

«Zuen enpresan proiektu berri bat abian jarri edo martxan duzuen bati bultzada eman nahi badiozue, jarri Udal Elkartearekin harremanetan, Aintzane Ruesgas edo Vanessa Garciarekin, biak Uroka Kostako Udal Elkartekoak. Horretarako, 943.890808 telefonora deitu daiteke, edo hazilan@urolakosta.eus

Fotos

Vídeos