Haurren sexualitate garapenaren inguruko hitzaldia, ostegunean

DV ZUMAIA.

Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan, M&J Ikastetxeak antolaturik eta Udalaren babesarekin, 'Gure haurren sexualitate garapenaren bidelagun' hitzaldia izango da Alondegian, Olatz Berastegi sexologoa eta psikoterapeutaren eskutik.

Jaiotzen garen une beretik, izaki sexudunak gara gizaki guztiak. Sexualitatea ez da nerabetasun garaian bat-batean azaleratzen den ezaugarri huts bat: sexualitatea gizakion berezko ezaugarria da, bizitzaren lehenbiziko hilabeteetatik hasita. Hori hala izanik, funtsezkoa da garapenaren fase desberdinetan sexualitateak ze nolako ezaugarriak dituen jakitea. Etxeko txikienek ere badituzte beren beharrak eta bizipenak arlo honetan, eta haiek ezagutzea funtsezko tresna izango da gurasoentzat.

Hitzaldia euskaraz izango da eta ordu eta erdi iraungo du gutxi gora-behera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos