Hasi da futbol denboraldia Zumaiako hainbat talderentzat

Preferenteak oso hasiera ona eman dio Zestoari 5-1 irabaziz

DV ZUMAIA.

Pasa den astebukaeran hasi zen denboraldia Zumaiakoko hainbat talderentzat: Preferentea, Ohorezko jubenila eta Lehen Mailako kadete A eta B taldeak. Hurrengo asteotan hasiko dira beste zazpi taldeak. Guztira 11 talde federatu izango ditu aurten Zumaiako Futbol Taldeak, inoiz baino jokalari gehiagorekin, futbol eskolakoekin kontatuz 425 jokalari inguru.

Preferenteak oso hasiera ona eman zion denboraldiari, Zestoari 5-1 irabaziz. Nabarmentzekoa da hamaikakoan jubenil mailako lau zumaiar gaztek parte hartu zutela eta bere osotasunean taldea zumaiarrez osatuta dagoela.

Fotos

Vídeos