Harrobiko arraunlari izateko deialdia zabaldu da

Harrobiko arraunlarien iazko aurkezpen ekitaldia. / S. UTRERA

ZUMAIA.

Harrobiko arraunlariei entrenatzen hasteko garaia iritsi zaie, eta baita arraunean lehen aldiz aritu nahi duten haur eta gazteei ere. Astelehenean, urriaren 2an, bilera egingo du Telmo Deun A.E.-k arraunlari guztiekin, klubean bertan, denboraldiko plangintza nolakoa izango den azaltzeko, elkar ezagutzeko, entrenatzaileen berri emateko etab. Hitzordua 19:00etan izango da. «12 eta 17 urte artean badituzu (2000-2005 bitartean jaiota- koak), arrauna gustatzen bazaizu eta Zumaiako arraunlari izan nahi baduzu, azaldu Itsas Kiroldegira», animatzen dute Telmo Deunetik. Informazio gehiago: 685.769888.

Fotos

Vídeos