Gotzon Enbilek erretiroa hartuko du zesta-punta profesionalean

Gotzon Enbil.
/S.U.
Gotzon Enbil. / S.U.

S.U. ZUMAIA.

Jai Ala Worl Tourrek jakinarazi duenez, Gotzon Enbil puntista zumaiarrak erretiroa hartuko du zesta-punta profesionalean. Durangoko Ezkurdi pilotalekuan izango du azken partidua. Alberdirekin batera jokatuko du Arrieta eta Garitaren aurka. Jai Alai World Tour Txapelketako finala izango da eta 18:00etatik aurrera jokatuko da.

Gotzon Enbil Munduko txapelduna izan da bost aldiz, Goikoetxearekin batera, (2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007an). Iaz, Egigurenekin batera, JAWT-eko Binakako txapelduna izan zen. Profesional gisa, besteak beste, Kontinente arteko txapelduna (2002); Uztaileko internazionaletako txapelduna izan da (2006an); Hossegorreko Masters txapelketako txapelduna izan da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos