Gorostola-Mendizabal eta Odriozola-Martija, bikote finalistak

S.U. ZUMAIA.

Gorostola-Mendizabal eta Odriozola-Martija bikoteek jokatuko dute gaur Itzurungo XII. Pilota txapelketako finala. Hauek izan ziren asteartean jokatutako finalaurrekoetako emaitzak: Gorostola-Mendizabal 22/ 9 Aizpurua (Oiartzabalen ordez)-Eizagirre eta Oliden-Antia 17/22 Martija-G.Iribar (Odriozolaren ordez).

Lehen partidan nahiko errez nagusitu zen Gorostola-Mendizabal bikotea. Aizpurua eta Eizagirrek 0-4 eta 1-5eko aldea berdintzea (5-5 eta 7-7), ez zuten inoiz markagailuan aurretik jartzea lortu. Tanto bateko aldearekin, 16-17 eta 17-18, 17-22ra jarri ziren.

Bigarren norgehiagokan berriz, pilotari bizi eta dotore emanez, ezin hobeto aritu zen Unai Antia atzelaria. Nekatuta ikusten zen eta ordura arte ez bezala, aurrekoadroetako pilotetara behar bezala iritsi ezinaz eta horrela 18tik 22raino. «Finalerako txartela lortuta, bikote lanak hobeto egin zituzten Joseba Martija eta Ander Odriozolaren ordez jokatutako Gorka Iribarrek», dio Jexux Iribar Olaldek.

Beraz gaur, 18:00etatik aurrera, Oliden-Antia eta Oiartzabal Eizagirre bikoteek hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute. Ondoren, Gorostola-Mendizabal eta Odriozola-Martija bikoteek txapel preziatuaren bila lehiatuko dira.

Fotos

Vídeos