Gorostola eta Mendizabal, garaile Itzurungo Txapelketan

Itzurungo txapelketako irabazleak, finalistak eta antolatzaileak.
/SARA UTRERA
Itzurungo txapelketako irabazleak, finalistak eta antolatzaileak. / SARA UTRERA

3-1 galtzen hasi ziren osteguneko finalean, baina 10-22 irabazi zieten Martija eta Odriozolari

SARA UTRERA ZUMAIA.

Jokin Gorostola eta Gaizka Mendizabalek Itzurungo Pilota Txapelketa irabazi dute. 3-1 galtzen hasi ziren osteguneko finalean, baina hiruna eta launa berdindu ondoren, 4-8, 5-11, 6-14, 7-17 eta 10-18 jarri ziren markagailuan, gero eta zulo handiagoa eginez eta 10-22 irabazita Joseba Martija eta Ander Odriozolari.

«Gerriko gorridun Joseba Martijak, egin beharraren beharrez, baina gozatu ezinik eta eroso sentitu gabe aurrekoadroetan, pilota errez samar galtzen hasi eta aurkari gerriko urdindunak erregularrago eta bere lanak txukun eginaz, desberdintasun nabariak sortzen joan ziren, joko eta markagailuan norgehiagoka hasi eta laster», azaldu du Jexux Iribar Olaldek.

Lekuz aldatu eta Ander Odriozolaren joko erasokorrarekin partidak bizitasunean irabazi zuen pixka bat «baina arriskatzen duenak galdu ere bai gehienetan, eta azkenean emozio askorik gabeko finala uste baino errazago irabazi zuten gerriko urdindunak, txapelketa guztian erakutsitako sendotasun eta gabezi askorik gabeko jokoari esker, Jokin Gorostola pilotari bizi eman eta jokoa nahastuz, eta Gaizka Mendizabal, berriz, pilota zailak ekarri eta buena asko eginaz. Zorionak!», gaineratu du Olaldek.

3. eta 4. Postuak erabakitzeko partidan 22 eta 5, alde handiz nagusitu ziren Unai Antia eta Aitzol Oliden, Imanol Oiartzabal eta Ibon Eizagirreri jokoz ere askoz gehiago izanik. Hauek izan ziren beraz emai-tzak: Gorostola-Mendizabal 22/10 Odriozola Martija eta Oliden-Antia 22/5 Oiartzabal-Eizagirre.

«Pozgarria eta eskertzekoa XII. jardunaldi honetako pilotari gazteen parte-hartze nabaria, eta orokorrean guztien seriotasuna, bikote baten eskuko mina medio jokatu gabe gelditutako partida bat kenduta, norgehiagoka denak izendatutako egunetan jokatzera iritsiaz, norberak ezin zuenean ordezkoa aurkituz», adierazi du Olaldek.

Oikiako pilota partidak

Oikiako San Bartolome jaien baitan, ostegunean pilota partidak jokatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak: Aristi-Beristain 21/22 Larrañaga-Etxabe eta E.Labaka-Uriondo 22/18 Salaberria-Madariaga.

Fotos

Vídeos