Gipuzkoako txapelketarekin bukatuko da pistako denboraldia Viveros San Antonentzat

Viveros San Antongo-Zumaiako txirrindulariak. /  VIVEROS SAN ANTON
Viveros San Antongo-Zumaiako txirrindulariak. / VIVEROS SAN ANTON

DV ZUMAIA.

Bikain bukatu dute Viveros San Antongo kadeteek eta jubenilek Bioracer Challengea. Bederatzi jardunaldi izan dira eta bukaeran, kadete mailan, seigarren tokian bukatu du Aitor Agirrek, Kimetz Etxabe 10. sailkatu da; ondoren, 13. Roman Zabaleta eta 27. Mikel Mancisidor. Guztira, 82 txirrindularik hartu dute parte Challengean. Jubeniletan berriz Antton Tolosak 23. amaitu du, maila honetan 60 izan dira parte hartu dutenak guztira.

«Azken jardunaldian, jubeniletan, orain arteko lasterketarik onenak egin zituen Antton Tolosak. Tempo lasterketan seigarren sailkatu zen, onenekin buruz buru lehiatuta; puntuaketa saioan ere aurpegia eman zuen, puntutxoren bat hartzea falta izan zitzaion arren (ez da sprinta bere dohainik preziatuena) eta 16. bukatzea lortu zuen», azaldu du Arritxu Iribar kazetariak.

«Kadeteetan, berriz ere Viveros San Antongo txirrindulariek maillota ederki erakutsi zuten». Aitor Agirre Scratchean 7. sailkatu zen eta puntuaketan berriz hirugarrena izan zen. «Lagungarri izan zuen Kimetz Etxaberen lana. Honek bi lasterketak 12. postuan amaitu zituen eta, berriz ere bere gorakada erakutsiz, Mikel Mancisidor 18. sailkatu zen Scratchean eta 17. puntuaketan. Roman Zabaletak ez zuen parte hartu», azaldu du kazetariak.

Gaur, goiz eta arratsaldez izango dira lasterketak Donostiako belodromoan, Omniumean jokatuko dira txapelketak eta proba olinpikoko lau lasterketa osagaiak lehiatu beharko dira Gipuzkoako txapelketak erabakitzeko.

Goizean, 10:30etik aurrera, Scratcha eta Tempo jokatuko dira, arratsaldean 16:00etatik aurrera kanporaketa eta puntuaketa. «Gipuzkoako txapelketen aurrean ilusioz beterik dira Viveros San Antongo-Zumaiako txirrindulari elkarteko ziklistak eta dominen borrokan sar daitezkeela sinistuta, arriskatzeko asmoa ere badute», gaineratu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos