Gipuzkoako Eskola Txikien Festa, igandean Oikian

S.U. ZUMAIA.

Igandean, hilak 10ean, Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ospatuko da Oikian. Goizeko 10:30ean hamaika ekitaldi izango dira, antolatutako bost guneetan: jolasak eta tailerrak; puzgarriak; zaldi, pottoka eta ponietan ibiltzeko aukera; Zumaiako Musika Bandarekin dantza-saioa; Gorriti eta Lopeneren animaliekin ekitaldia; Potxin eta Patxin pailazoak; apar festa...

Ospakizun hau dela eta, bihartik hasita, arratsaldeko 14:00etatik aurrera ezingo da aparkatu herrigunean. Pollos Oikinako zabalgunean aparkatzeko aukera izango dute bizilagunek. Zumaiatik Oikiara joateko autobus zerbitzu berezia burutuko da igandean, Patxita Etxezarretatik: 8:10ean irtengo da lehen autobusa, 10:00etatik aurrera orduro puntuan aterako da; 12:35, 17:10 eta 21:35ean ere zerbitzua izango da (17:00etan ez dazerbitzua izango). Bueltatzeko autobusa, berriz, 10:15etik aurrera orduro aterako da Oikiatik (17:15 ez da aterako, bere ordez 17:40ean aterako da). Bestalde, GEDk antolatutako giza-katea dela-eta, kanpotik datorren jendearentzat A8 autopistan 48. irteera hartzea gomendatzen da, Zestoako bidea hartu lehenbizi, eta gero, Iraeta-Aizarnazabal-Oikia bidea. Bidegurutzeak markatuta egongo dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos