Gipuzkoako Eskola Txikien festarako arropa salgai, Oikian

Eskola txikien festearako arropa saltzen, Itziarren. /  OIKIAKO ESKOLA
Eskola txikien festearako arropa saltzen, Itziarren. / OIKIAKO ESKOLA

S.U. ZUMAIA.

2018ko ekainaren 10ean Oikian ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien Festa. Hau dela eta, ikasle, guraso, irakasle eta herritarrak hasiak dira ilusio handiz egun hau antolatzen.

Egun hori ospatzeko zenbait erropa atera dute festaren logoarekin. San Bartolome egunean, Olarro egunean eta Itziarko perian saltzen egon ondoren, bihar, azaroaren 10ean, eta hilaren 17an Oikiako eskola txikian egongo dira arropa hau saltzen. Bertan, proba-tzeko aukera izango da. Salmentren ordutegia a 18:00etatik 21:00etara izango da.

Fotos

Vídeos