Gaztetxoentzat ekintzak antolatu ditu Sastrakasek

Sastrakas taldeak antolatutako ekintzen kartela. /  SASTRAKAS MBT
Sastrakas taldeak antolatutako ekintzen kartela. / SASTRAKAS MBT

Ekintzak irekiak izango dira eta bihar eta larunbatean egingo dira

SARA UTRERA ZUMAIA.

Sastrakas Mendiko Bizikleta taldeak gazteei zuzendutako ekintzak antolatu ditu urtea amai-tzeko.

Bihar, hilaren 29an, gaztetxoen-tzako mendiko bizikleten oinarrizko konponketa tailerra egingo dute, 18:00etatik aurrera Torreberriko aterpean.

Eta larunbatean, hilaren 30ean, berriz, gaztetxoentzat egokitutako irteera Zumaia inguruan. Irteera goizeko 9:00etan izango da Lubaki kiroldegitik. Txangoa eta gero, hamaiketakoa izango da urteari amaiera emateko.

Sastrakas Mendik Bizikleta Taldetik adierazi dutenez, bi ekintzak irekiak izango dira gaztetxo guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos