Gaurtik igandera bitartean ospatuko dira aurtengo Artadiko Samiel jaiak

Samiel festak, Zumaiako Artadi auzoan. / S. UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Gaurtik igandera bitartean ospatuko dituzte aurtengo Samiel jaiak Artadin. Gaur, Done Mikel eguna, 11:00etan meza nagusia izango da, Beheko Plaza Abesbatzak abestuta. 12:00etatik aurrera, afizionatuen lehen mailako pilota partida jolastuko dute Ioritz Egiguren-Iñigo Bikuña eta Hodei Exposito-Julen Aizpuru bikoteek. Jarraian, txakolin dastaketa egongo da, Amets Arzallus eta Xabier Euzkitze bertsolarien eta Ion Ostolaza eta Lutxurdio trikitilarien musikaz lagunduta. Arratsaldean bertsolarien eta trikitilarien bigarren saioa izango da.

Bihar, larunbata, zezenak eta pottokak izango dira 16:30etik aurrera. 18:00etan, Agility txakurren trebezia erakustaldia egongo da eta ondoren, sagardo dastaketa eta erromeria Naiara eta Eneritz trikitilariekin.

Igandean, goizeko, 11:00etan meza izango da; 12:00etan aizkolariak eta harrijasotzaileak eta ondoren, erromeria Laja eta Alabier trikitilariekin. 14:00etan bazkari herrikoia (txartelak aurrez salgai erosi behar dira) eta 16:30ean, zezenak eta pottokak.

Aurtengo Samiel festekin amaitzeko, 18:00etan, Artadiko Trikitilari Txapelketa ospatuko da: Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta; Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe; Aitor Uzkudun eta Naiara Urresti; eta Eider Tolosa eta Lierni Tolosa. Ondoren, Laja eta Alabier trikitilarien erromeriarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango da.

Fotos

Vídeos