Garazi Bergara eta Asier Aizpurua, podiumean

Garazi Bergara eta Asier Aizpurua, podiumean Donostian. /  VSA
Garazi Bergara eta Asier Aizpurua, podiumean Donostian. / VSA

DV ZUMAIA.

Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistek olatuaren aparrean segitzen dute. Garazi Bergara beste behin onena izan da infantil mailan, eta Asier Aizpurua alebinetan podiumera igo da. Kadete mailan azken emaitza hobea izan zitekeen arren, Viveros San Antongo txirrindulariak izan ziren Zumaian aurpegia gehien eman zutenak eta pelotoian egoera zaildu zenean ardura hartu zutenak.

Donostian izan zuten bilgunea alebin eta infantilek aurreko larunbatean. Alebinetan 50 parte har- tzaile izan ziren, «benetan kopuru handia eta balio handia eman behar zaio Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoek egindakoari», adierazi du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Asier Aizpurua hirugarren sailkatu zen, Danel Beristain laugarren eta 10 lehenengoetan beste hiru txirrindulari ere helmugaratu ziren: 7. Manex Beristain, 8. Anuk Gogenola eta 10. Yuri Urbieta. Taldeko beste alebinek ere lan ona egin zuten: 19. Beñat Sainz, 22. Zuhaitz Valero, 23. Iker Eizagirre, 26. Xabat Bergara, 36. Kepa Urbieta, 38. Hedoi Mateos. «Lizar Tolosa beroketan ez zen ondo sentitu eta azkenean parte hartu gabe gelditu zen», azaldu du Iribarrek.

Infantiletan, 55 txirrindulari lehiatu ziren, «aspaldiko kopururik handiena eta mutilen tartean, beste behin, Garazi Bergara. Lehen urteko infantila izan arren, duen gaitasuna erakutsi zuen; nesketan onena izan zen». Mutiletan Heiko Mateos 12. sailkatu zen eta 16. izan zen Aritz Eizagirre. «Aipatzekoa da orain arte Zumaiako elkartean ibili den Maddi Etxabe oikiarrak Zarauzko elkartera joateko hautu pertsonala egin duela». Gaur Aizarnazabalen izango dute hitzordua, zirkuito labur eta exijentean.

Kadeteek Zumaian, etxean, korritu zuten presentzia handia izanez lasterketan. «Gure txirrindularien alde esan behar da Viveros San Antongo guztiak gainera, behin eta berriz saiatu zirela ihes egiten, eta ihesaldia bertan behera uzteko ahalegintzen baina ez zuten beste talde batzuen lankidetzarik topatu, batzuek nahiago baitute gurpilera joan eta amaieran postutxo bat lortu sailkapenean», dio, eta gaineratu du: «Ez da hori Viveros San Antonen helburua, ziklismoa beste era batera ulertzen baitugu eta hori da erakutsi nahi duguna». 57 km-ko ibilbidean askotan saiatu ziren Viveros San Antongo txirrindulariak eta azkenean ordaindu egin zuten. «Baina, postuak baino gehiago jarrera bikaina nabarmendu behar da». Helmugan Valladolidetik etorritako bi txirrindulari ailegatu ziren lehen tokietan, eta laugarren posturako lehian helmugaratu zen 27ko pelotoian hiru ziklista iritsi ziren: 13.a izan zen Ander Altuna, 15. Kimetz Etxabe eta 24 Aitor Agirre. Bigarren multzo batean sartu zen 34. postuan Mikel Mancisisdor. «Roman Zabaletak ez zuen amaitu gaixorik abiatu baitzen».

Gaur Seguran izango dute lasterketa, amaieran Lierniko malda gainditu beharko dutelarik.

Jubeniletan Deban izan zuen lasterketa Antton Tolosak eta «denboraldiko egunik txarrena izan zuen, gorputzaldiak ez zion lagundu eta ez zuen lasterketa amaitzerik izan», azaldu du kazetariak. Igandean oso karrera gogorra izango du zumaiar gazteak, Gipuzkoako klasikan parte hartuko baitu: 108km eta eta ibilbide oso gorabeheratsua non estatu espainiako juniorrik onenekin lehiatu beharko duen. Azpeitian jokatuko da jubenil mailako lasterketa garrantzitsu hau,bihar goizeko 10:30etik aurrera.

Olaziregi, Espainiako kopan

Aitor Olaziregi Ampoko txirrindulai zumaiarrak Espainikao kopan lehiatzen segitzen du, Jaengo Torredonjimeno herrian ez zuen karrera amaitzerik izan; asteburu honetan berriz ere Espainiako afizionaturik onenekin lehiatuko da Valentziako lurretan. Oraingoan Monparler klasikoa korrituko du taldearentzat «lan ona egitea helburu hartuta». 165 km-ko karrera gogorra da, 30 km-ko esterratoarekin eta lau mendate handirekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos