Galizia eta Leonera bidaia antolatu du 'Pilarica'ko zubia aprobetxatuz Inda-Mendik

Mendizaleak Ancares eta Leitariegos mendilerroetara joango dira urriko zubian. / INDA-MENDI
Mendizaleak Ancares eta Leitariegos mendilerroetara joango dira urriko zubian. / INDA-MENDI

SARA UTRERA ZUMAIA.

Urriaren 12a jai eguna dela eta, Pilarikako zubirako asteburu luzeko irteera bat antolatu du Inda-Mendik. Leon eta Galizia aldera joango dira oraingoan, Ancares eta Leitariegos mendilerroetara, hain zuzen.

Plana honako hau izango da: irteera urriaren 12an, ostiralean, izango da. Autobusez Leon hiriburura joango dira eta han ordu batzun pasatuko dituzte hiria ezagutzeko (bazkaria norberak eraman beharko du), gero Ponferradako Hostal San Miguelera ostatu hartzera (pentsio erdian).

Hurrengo egunean, ostiralean, lehen irteera egingo dute: Piormedotik abiatu eta Mustallar (1.934 metro) eta Cuiña (1.992 metro) mendiak igoko eta gero, Porto Ancaresen amaituko dute. Larunbatean, Porto Ancarestik Pico Miravallesera (1.966 metro) joango dira eta berriz ere irteera puntura.

Igandean berriz, urriak 15, itzulerako bidaia egingo dute eta bidean Fromista herrian geratuko dira, San Telmoren jaioterrian hain zuzen. Han, Venta Boffard izeneko jatetxean bazkalduko dute.

Hilaren 25era bitartean

Bazkideek 195 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnek, 210 euro. Prezioan ostatua, bidaia eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Izen ematea hilaren 25era bitartean egin daiteke eta diru sarrerak Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egingo dira. Agiriak goi- ko estankoan edo indamendi1-@gmail.com helbidera bidali.

Fotos

Vídeos