Gabonetako Abesti Lehiaketa egingo da hilaren 24an

Iazko Gabonetako Abesti lehiaketa.
/  S.U.
Iazko Gabonetako Abesti lehiaketa. / S.U.

DV ZUMAIA.

Zumaiako Erkibe kultur elkarteak Gabonetako Abesti Lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa Eusebio Gurrutxaga plazan egingo da (Zumaiako Batzokian), hilaren 24an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Taldeak lau haurrez osaturik egongo dira gutxienez. Hauek, ohiturari jarraituz jantzi beharko dira eta jaiotza eraman behako dute.

Izena emateko epea irekita dago. Batzokian ipinitako zerrendan eman behar da, edo ondoko zerrendan, eta epea, abenduaren 24an arratsaldeko 16:00etan itxiko da.

Talde bakoitzak bi gabon abesti abestu beharko ditu. Bata, derrigorrezkoa antolatzaileek aukeratutakoa eta bestea, beraiek aukeratutakoa. Antolatzaileek aukeratu duten abestia hauxe da: 'Etxetxo txiki honetan'.

Sariak abesti mailan eta beste jantzi eta jaiotza mailan izango dira. Sariak hauek dira: abestien mailan, talde irabazleak 70 eskuratuko ditu. Bigarren saraia 40 eurokoa izango da eta hirugarren saria 30 eurokoa. Jaiotza mailan: talde irabazleak 40 euro irabaziko ditu. Bigarren saria 25 eurokoa izango da eta hirugarren saria 20 eurokoa.

Abesti mailan saririk gabe gelditzen diren taldeek 15 euroko ordainsaria jasoko dute. Jantzi eta Jaiotzen mailan berriz 10eurokoa izango da.

Talde bakoitzak aukeratzen duen gabon abestiaren orijinaltasuna ere kontuan izango da sailkapena ematerakoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos