Familiei zuzenduriko mintegi eta saioak egingo dira M&J-n

Mintegi eta saioen kartela, hizlariekin. /  MARIAETAJOSEIKASTETXEA
Mintegi eta saioen kartela, hizlariekin. / MARIAETAJOSEIKASTETXEA

'Guraso bezala nire sentimenduak nola bideratu' mintegi irekia eskainiko da bihar

DV ZUMAIA.

Eskola egiteko modu berri bat ari dira bideratzen Maria eta Jose Ikastetxean (M&J ). Familiekin elkarlana sustatzeaz gain, ikastetxeko egunerokoan parte aktibo izatera pasa dira gurasoak eta familiak. «Hori dela eta, egunero egiten ditugun ekintzez gain, hurrengo hilabeteetarako agenda zabala proposatzen dugu, hezkuntza komunitatea indartu asmoz. Honekin guztiarekin, oinarri zientifiko eta sendoak dituen pedagogia bat indartzen dugu eta beraz, gure seme-alaben heziketa», azaldu dute ikastetxetik.

Bihar, hilak 25, eta otsailaren 1ean, familia mintegi irekia eskainiko dira, Mireia Centeno Haur Psikologoaren eskutik. «'Guraso bezala nire sentimenduak nola bideratu' izeneko mintegiaz gozatzeko aukera izango dugu. Nondik dator nire amorrua? Nola kontrola dezaket? Nire sentimenduak nola bidera ditzaket? Ulertzen al dut zer gertatzen zaidan? Gerta-tzen zaidana onartzen al dut? Hi-tzaldi honetan gertatzen ari zaiguna ulertzen eta onartzen lagunduko diguten estrategiaz arituko gara, gure burua onartzen eta kontrolatzen lagunduko diguten teknikak aplikatuz», azaldu dute. Bide honetan, seme-alabekiko harremana uler- tzeari eta sendotzeari ekingo diote. Saioak HH2tik LH2ra bitarteko haurren familientzat izango da. Lehenengo saioa bihar, 15:00etatik 17:00etara, izango da euskaraz. Eta otsailak 1ean, gazteleraz. Izen ematea gaur amaituko da; ikaslearen hezi-tzaileari edo tutoreei jakinaraziz. Bertakoak ez diren familiak, berriz, ikastetxera deituz 943860462 edo ikastetxea@mariatajose.eus posta elektronikoaren bidez.

Otsailaren 24an, larunbata, 'Psikomotrizitatea familian' haur eta gurasoak elkartzeko jardunaldia eskainiko da. «Espazio, denbora eta material jakin baten laguntzaz, saio egituratu bat proposatzen du Bernard Aucouturieren jarraitzailea den psikomotrizista hezitzaileak, akzio motorea eta bat-bateko jolasaren bidez, elkarren arteko harremana, sormena eta komunikazioa sustatuz», azaldu dute antolatzaileek. 2015. eta 2016. urteetan jaiotako haur eta familiei (ibiltzen hasi eta 3 urte egin arte) zuzendua eta herriko familia guztiei irekia izango da. (Haur bakoitzeko bi heldu gehienez). Ordu eta erdiko saioa izango da (sortuko diren taldeen arabera antolatuko da ordutegia). Formatzailea, Uxua Gainza Arakistain izango da, Bergarako Luzaro eskolan, laguntzan eta psikomotrizitate hezitzailean formatua.

Izen ematea otsailaren 20ra arte egin beharko da, ikaslearen hezi-tzaileari edo tutoreei jakinaraziz eta bertakoak ez diren familiak, ikastetxera deituz 943860462 edo ikastetxea@mariatajose.eus posta elektronikoaren bidez (8 euro ikastetxeko familiak eta 15 euro beste familiek).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos