Euskaraldiaren inguruko saioa egingo da bihar arratsaldean Alondegian

'Euskaltzaleen Topagunea: 'Euskaraldia Zumaian, Prest?' saioa izango da, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera

DV ZUMAIA.

Hitzaldi zikloa 'Euskaraldia' ekimenari lotua dago hein handi batean eta ildo horretan azken bi jardunaldiek helburu izango dute ekimen hori abian jartzea, Zumaian Euskaraldia indarrez aurrera eramateko. Horretarako, Zumaiako Udaleko Euskara Zerbi-tzuak bi lan saio prestatu ditu; Euskaltzaleen Topaguneak bideratuko ditu eta helburua da lantalde bat eratu eta Zumaian 'Euskaraldia' antolatzeko oinarriak jartzea. «Oraintxe da garaia euskararen alde egotetik euskararen alde gauzak egitera igarotzeko», adierazi dute antolatzaileek.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da 'Euskaraldia', eta herritarrei eskatuko zaie iner-tziak apurtu eta hizkuntza portaerak aldatzea, euskara gehiago erabiltzeko.

«Euskal Herriko beste toki askotan ere hasi dira lanean, eta hementxe dugu aukera zumaiarrok aktibatzen hasteko. Elkarrekin egingo dugu? Bihar arratsaldean lehen saioa Alondegian. Zatoz!», diote.

Hala, bihar, 18:30ean Alondegian, 'Euskaltzaleen Topagunea: 'Euskaraldia Zumaian, Prest?' saioa izango da eta martxoaren 7an, 'Euskaltzaleen Topagunea: Euskaraldia Zumaian' Goazen!', Euskaraldiaren inguruko bigarren saioa eta 'Euskara, bestela ez gara' hi-tzaldi zikloaren azkena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos