'Euskara, bestela ez gara' 2018ko hitzaldi zikloa, hilaren 14tik martxoaren 7ra bitartean

Lau saio eskainiko dira. Azken biak Euskaraldia ekimenari lotuagoak egongo dira eta horien helburua izango da ekimena abian jartzea

DV ZUMAIA.

Urtero bezala, euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak. Horren baitan, otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean, guztira lau solasaldi eskainiko ditu eta guztiak 18:30ean hasiko dira, Alondegiko Oxford aretoan. Aurtengoak honako hauek izango dira:

Otsailaren 14an, Imanol Azkuek 'Euskara gara Zumaian' solasaldia eskainiko du eta hilaren 21ean, Kime Amonarrizen 'Euskarak 365 egun Zumaian' hitzaldia eskainiko da.

Aurtengo hitzaldi zikloa Euskaraldia ekimenari lotua egongo da hein handi batean eta ildo horretan azken bi jardunaldiek helburu izango dute ekimen hori abian jartzea, Zumaian Euskaraldia indarrez aurrera eramateko. Hala, hilaren 28an, 'Euskaltzaleen Topagunea: 'Euskaraldia Zumaian, Prest?' hitzaldia izango da eta martxoaren 7an, 'Euskaltzaleen Topagunea: Euskaraldia Zumaian' Goazen!', Euskaraldiaren inguruko bigarren saioa eta 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren azkena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos