Euskal Jaiak euriari beldurrik ez dio

Galtzanbladak Euskal Herriko iratxo guztiak elkartu zituen aurten Aritzbataldeko pilotalekuan eta ikusleek legeak ezarritako edukiera bete zuten. Tamalez kanpoan jende asko geratu zen antzezlana ikusi gabe.
Galtzanbladak Euskal Herriko iratxo guztiak elkartu zituen aurten Aritzbataldeko pilotalekuan eta ikusleek legeak ezarritako edukiera bete zuten. Tamalez kanpoan jende asko geratu zen antzezlana ikusi gabe.

Eguraldi eskasa egin arren festa giroa nagusitu zen atzokoan egun osoan

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Gaur eguneko aurrerapenak hori dakarte, denak bazekiten atzo, irailak 9, Zarauzko Euskal Jaia ospatzen zen egunean eguraldiak ez zuela gehiegi lagunduko. Tamalez iragarpenak bete ziren eta goizean goizetik euriak zarauztarren festa nagusian protagonista izan nahi zuela erakutsi zuen.

Baina, horrek beldurtuko ote ditu ba zarauztar eta bisitariak? Zer da ba euria euskaldunontzat? Atzokoan gorputza freskatzeko aitzakia. Jakina, dantza eta festak izerdia ekar-tzen du eta honelakotan euri freskagarria ere eskertzen da.

Egia esan eguneko lehen orduak ilunak izan ziren. Kaleetan giroa beste urteekin alderatuz eskasa zen. Gehienak babesaren bila ibili ziren baina orduak aurrera joan zirenean eguraldiak ere atsedenaldiak eskaini zituen eta eguzki izpiak ere zarauztarren festa handian parte izateko tartetxoa bilatu zuten.

Urteak dira Euskal Jai egunean Alprojako kideak antzerkia egiten dutela, 40. antzezlana aurkeztu behar zuten atzokoan eta aldaketa nabarmena izan zen. Betiko txokotik, Munoatik, atera eta euriari ihes egiteko Aritzbataldeko pilotalekura joan ziren. Apustua arriskutsua zen baina garaile atera ziren herritar antzezleak. Aritzbatalde bete egin zuten eta tamalez jendea kanpoan utzi beharrean egon ziren antolakuntzako kideak (legea bete behar eta kopuru mugatua sar daiteke bertara). Eskainitako saioa 'Galtzanblada' ikusleen txaloak kontutan hartuz benetan izan zen bikaina, harmailak bete zituzten ehunka lagunek primeran pasa zuten Euskal Herriko iratxo guztien bilerarekin. Hau bai herritarrak herritarrentzat egindako ikuskizuna.

Goiztarrak ere euren ohiko emanaldia aldatu behar izan zuten, Frontoi Txikitik Gaztelekura eramanaz. Orokorrean eguraldiak eragin gehiegi ez zuen izan bertaratutakoen-tzat, baina agian kanpotik etorri behar zuten askok uko egin zioten erabaki horri eta kaleetan nabarmendu zen jende gutxiago zegoela espero zena kontutan hartuta.

Dantzarako egun aproposa izaten da atzokoa eta bereziki arrakastatsua izan ohi da (gero eta gehiago) eguerdiko Larrain Dantza. Eguzki izpiak babestuta dantzatzeko aukera izan zuten Musika Plazan bildutako adin guztietako dantzariak.

Orga txapelketak ere bere bigarren urtean aurrerapauso bat eman du eta lan oso txukunak aurkeztu ziren. Dena den beti bezala festa beste era batera ulertzen dutenak ere izan ziren, janzkera zaindu gabe, baina aldatuko ira etorkizunean.

Temas

Zarautz

Fotos

Vídeos