Bi estropada izango ditu asteburuan Zumaiak KAE1 ligan

ZUMAIA.

Bi estropada izango ditu Zumaiak KAE 1 ligan asteburuan, biak Pedreñan eta Ligarako puntuagarriak. Gaurkoa 15:45ean hasiko da, eta igandekoa 16:45ean. Año Jubilar Lebaniego bandera irabazteko bi egunetako denborak hartuko dira kontuan. Aldiz, Marina de Cudeyo bandera gaurko garaileak eramango du. Zumaia hirugarren dago sailkapenean, 59 punturekin, Isuntzarekin berdinduta. Gaur, azkeneko txandan izango da Telmo Deun. Aurkariak, hauek: Donostiarra, Santurtzi eta Isuntza.

Bestalde, beteranoek ABE ligako estropada izango dute gaur larunbata, San Vicente de la Barqueran, 16:00etan. Ligako azken-aurreko estropada izango da. Getxo doa lehen postuan, eta Zumaia da bigarren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos