Esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren ligaxka, gaurtik

Lehen ligaxkako azken jardunaldiko une bat. / S. UTRERA
Lehen ligaxkako azken jardunaldiko une bat. / S. UTRERA

S.U. ZUMAIA.

Pasa den ostiralean erabakita geratu ziren esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren ligaxkara pasa diren sei bikoteak. Hauek izan ziren emaitzak: Alex Odriozola (Ander Odriozolaren ordez) 22-12 Manterola-Eizagirre; Lazkano (Beñaten ordez)-Zendoia 13-22 Berix-Urbieta; Aizpurua-Astigarraga 22-9 Eizmendi-Juaristi eta Antia-Agirre 22-21 Zulaika (Tumasen ordez)-Etxabe.

Bosna bikoteko bi taldetako ligaxkak jokatu ondoren, sei bikote izango dira talde bakarrean denek elkarren aurka bigarren ligaxka jokatuko dutenak. Sailkatutako ordenaren arabera jarrita, hauek izango dira. A taldetik: Antia-Agirre, Tumas-Etxabe eta Garcia-Odriozola. Eta B taldetik: Aizpurua-Astigarra, Oiartzabal-Mendizabal eta Odriozola-Martija.

Bigarren ligaxkako lehen jardunaldia gaur arratsaldean, 18:00etik aurrera, jokatuko da Odietan.

Pilota eguna

Bestalde, Zumaiako hiru gaztek hartuko dute parte igandean, Azpeitiko Pilota Eguneko eskuzko erakustaldian: alebin mailan, Urko Larrañaga; alebin mailan ere, Unai Etxabe eta benjamin mailan, Aitor Gorospe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos