Ekitaldiak Xixili Egunaren aitzakian

Zumaiako Musika Banda, entsegu batean. /  S.U.
Zumaiako Musika Banda, entsegu batean. / S.U.

S.U. ZUMAIA.

Xixili egunaren aitzakian, gaurtik aurrera musikaren inguruko ekitaldiak izango dira Zumaian.

Gaur, 18:30ean, Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira egingo da. Bihar, igandea, goizeko 9:00etan, Txistulari Bandaren goiz soinua izango da eta 11:00etan, Beheko Plaza abesbatzak kantatutako meza parrokian. Besteak beste, 'Gloria in excelsis Deo'; 'Zezilia donea'; 'Sanctus et benedictus', 'Jaungoikoaren bildotsa' eta 'Poz abestia' kantatuko du. Ondoren, 13:00etan, kalejira egingo du Agustin Zubimendik zuzendutako abesbatzak.

Ostegunean, hilak 23an, 18:00etan Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira egingo da eta ordu erdi beranduago, entzunaldia Aita Mari aretoan. Hilak 24an, San Pedro Abesbatzak kontzertua eskeiniko du, 19:30etik aurrera, Komentuan. Amaitzeko, Hilak 25ean, 11:30ean, Parrokiko organoaren bisita gidatua eta entzunaldia eskainiko dira. 19:00etan, berriz, Musika Bandaren 'Epic Movies' kontzertua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos