Ekhi gaueko entseguak bihar hasiko dira

ZUMAIA.

Astindu dantza elkarteak antolatuta, Ekhi gaua ospatuko da ekainaren 23an, San Joan bezperan. Aurten ere ekitaldian parte hartzeko deialdi zabaldu du elkarteak «su inguruan, belar gainean, oinutzik, dantzan gozatu», gonbidatzen du. Ekhi gaueko dantzak prestatzeko entseguak ostiraletan egingo dira, bihartik aurrera, 18:00etatik 20:00etara Torreberrin. Ekainaren 15ekoa taldean adostutako beste egun batean egingo da.

Astinduko bazkideentzat doan izango da. Gainontzekoek 20 euro ordainduko dituzte. Izenak emateko: astindu.zde@gmail.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos