Borrar

Egiguren-Oliden eta Egiguren-Bikuña, Dinastia Etxabeko lehen finalistak

DV

ZUMAIA.

Jueves, 17 de agosto 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egiguren-Oliden gazte jubeniletan eta Egiguren-Bikuña 23 urtez azpiko mailan dira Dinastia Etxabe Txapelketako lehen bikote finalistak.

Ordubetetik gora serio pilotan jokatuz ahal handiagoko bikotea nagusitu zen bezala aurreneko partidan, edonork irabazi zezakeen norgehiagoka gogor eta eder bat ikusteko aukera izan zen astelehenean Aitzurin. «Pilota ikuskizun onaz gain emozio eta egon ezin la-tza ere sortarazi zuena pilotari eta hauen jarraitzaileen artean. Zaletasuna sortzen duen horietakoa pilota partida zalantzarik gabe. Ezin gehiago eskatu beraz», adierazi du Jexux Iribar Olaldek. Hauek izan ziren emaitzak: Mata-Santamaria 15/22 Egiguren-Oliden eta Egiguren-Bikuña22/21 P.Labaka-Otaduy.

0-4, 4-4, 5-9, 7-10, 10-10, 11-11 eta 12-12tik, 12-16, 14-19 eta 15-22 zazpi tantoko aldearekin Egiguren-Oliden bikotearen alde.

Julen Egiguren aurrelari azpeitiarraren lan serioa azpimarratu du beste behin ere Olaldek: «ezker airez eta botera pilota txokoan utzita tanto bana, ezker gantxoz zabalean bi, txapa gainez eskubiz aurkaria bere lekutik atereaz beste bi, eta ormabikoz zabaleratutako azken biakin zortzi tanto egindakoak». Aratz Olidenek ere partida serioa eta ona jokatu zuen «hasieran galdu zituen bizpahiru pilotak zer pentsatua jarri baziguten ere. Eskubiz pilota ondo astindu zuen eta atzekoadroetan garbi nagusitu izana partidaren azken emaitzerako giltzarritako bat izan zen». Lau tanto egin zituen oriotarrak.

Bigarren partidari dagokionez, P.Labaka-Otaduy bikotea atzetik joan zen markagailuan baina aurkariak bistatik galdu gabe. 3-0, 3-2, 7-2, 7-5, 8-6, 8-8 12-8 eta 13-11 joan ondoren, 13-13 jarriaz harrapatzea lortu baina berriz ere Egiguren-Bikuña bikotea lan ona eginaz 15-13, 19-15 eta 20-17 abantaila lortu zuen. Peruk txokoan utzitako pilota bat Egigurenek bi botera jasotzat emandako pilota batekin 20-21 lehenengo aldiz aurretik jarri ziren Labaka eta Otaduy.

«Beste tanto askotan bezala diki-daka bizi batean jokatzen ari zirela Peru eta Ioritz, honen aparteko dejada bat zabalera ziztu bizian eta tantoa arriskatu eta ezin hobeto moztutako pilota batekin», azaldu du Olaldek. 21-21 markagailuan eta «bizi atera honek eta Peru airez beste askotan bezala botea egiten utzi nahiezta baina ezin ekarri pilota eta 22-21, gehiagoren- tzako lekurik ez zegoen azken tantoa lortuaz eta Egiguren eta Bikuñarentzako finalerako txartela jokatutako hiru partidak irabazi ondoren», gaineratu du.

Azkenaurreko jaialdia

Bihar, hilak 18, bigarren finalaurrekoetako pilota jaialdia ospatuko da 22:00tatik aurrera. Gazte-jubeniletan: Iriarte-Balerdi/Agirremalloa-Etxeberria. Eta 23 urtez azpikoetan: Alberdi-Garmendia/Zubizarreta-Irurita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios