Egiguren-Enbil eta Olharan-Inza, gaur Aitzuri pilotalekuan

S.U. ZUMAIA.

Gaur, 20:00etatik aurrera, Zumaiako Jai Alai World Tourreko bigarren finalaurrekoa jokatuko da. Hasteko, afizionatu mailan Donostiako eta Gasteizko pilotariak neurtuko dira. Ondoren, partida nagusian, Go-tzon Enbil zumaiarra eta Egiguren, Olharanen eta Inzaren kontra jolastuko dute.

Gaurko bikote irabazleak Zumaia Master Series txapelketako finala jokatuko du Imanol Lopezen eta Olharen aurka, hilaren 15ean.

Marmitakoa sarrerarekin

Aurreko astean bezala, bi partiden artean, Pilota Elkarteak marmitakoa oparituko die jaialdia ikustera doazenei. Marmitakoa frontoiko tabernan prestatuko da (sarrerarekin batera), Etxetxo txakolina edo Tximista sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Sarrerak Lubaki kiroldegian daude salgai 12 euroan, 19:30etik aurrera frontoiko leihatilan.

Fotos

Vídeos