Egiguren-Bikuña eta Etxeberria-Alduntzin, lehen irabazleak

DV ZUMAIA.

Astelehenean eman zi-tzaion hasiera aurtengo Dinastia Etxabe txapelketari, 23 urtez azpiko aurrenengo bi partidekin. Lehen partidan, Garcia-Sanchez bikoteak lehenengo tanto luze bat bereganatu eta markagailuan aurretik jarri ziren arren Egiguren-Bikuña Zazpi Iturriko bikotea izan zen bina berdintzetik 7-4, 11-5, 15-7, 21-9 eta 22-12 nagusitu zena.

«Ioritz Egiguren izan zen laukoteko onena eta diferentziarekin. 11 tanto egin zituen, bi eskubiz pilota atzera luzatu eta atzelari aurkaria ustekabean harrapatuta eta gainontzekoak ezkerrarekin», azaldu du Zumaiko Pilota Elkarteko kide Jexux Iribar 'Olaldek'. «Ezagutzen ez genuen bikote lagun Iñigo Bikuña donostiarrak zortzi pilota galdu edo eraman gabe utzi bazituen ere pilotan jokatzeko gai dela erakutsi zigun, atzelari aurkariak baino gehiago atzeratuaz eskubiz, eta ezkerrez ere ondo kenduaz pilota aurrelariari», adierazi du.

Ivan Garcia iruñarrak «motel xamar defentsan, lau pilota nahiko errez galduaz eta tantoa egiteko baliabide askorik gabe». Jorge Sanchez Labrazako errioxar atzelaria ere txispa handirik gabe egon zen astelehenean, «buena asko egin zituen baina minik egin gabe eta egitekotan ere pilota goiko losan jartzen ahaleginduta, zeregin horretan frontis eta ezker hormako txapak jotako biak izan zirelarik galdutako pilota bakarrak».

Bigarren norgehiagokak denetik izan zuen baino galdutako pilota gehiago egindakoak baino. P. Etxeberria eta Alduntzin bikoteak hasiera hasieratik egin zien ihes aurkariei 0-6ko abantailarekin, eta an-tzeko dinamikarekin 2-9, 3-11, 5-13, 6-15, 8-18, eta 10-22 garbi nagusituz azkenean.

«Garaile biak bere paperean, Peio Etxeberria Ultzamako Zenoztarra gogotsu eta partiduko erantzukizuna hartuaz, eta Aitor Alduntzin bere berean pilota berdean sartuaz, lau galdutakoak hala ere eta egindako bat», azaldu du Olaldek. Peiok lau tanto egin zituen: ezker gantxoz bat, ezkerrez botera zabaleratuz bi eta eskubiz txapa gainean moztuta beste bakar bat.

«Jon Olaizolak eman dezaken laurdenik ere ez eta Unatx Riolek berriz gehiago jokatzeko aukerarik gabe. Goizuetar mutil onak berak izango du nahigaberik handiena, noski, eta ahaztea zail egingo zaion heinean amorruaren amorruz seguru gaude astelehenekoak hurrengo konpromisoetarako pilotan nola ez den jokatu behar jakiteko behintzat balioko diola, horrela izan bedi eta aurrera Jon!».

«Riol Portugaletetarra iaz ere gustatu zitzaigun eta aurten are eta gehiago, bere joko eta errendimendua hobetu ditualarik maila handiago batean jokatu arren», azaldu du Olaldek eta gaineratu du: «Berezko pilotari sena du, ondo jartzen da pilotara eta nahiz defentsan nahiz erasoan gauzak nola egin badaki, pilota txarra kendu eta ona aprobetxatu. Gorputzez hazi eta indartu egin da eta bere jokoak eskertzen du, jakiña. Bat atzera luze jota eta beste ormabiko batekin bi tanto berak egindakoak eta hiru galdutako, horietatik bi erasoena ezker airez jota».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos