Dinastia Etxabe txapelketa finalaurrekoetara heldu da

DV ZUMAIA.

Dinastia Etxabeko final laurdenetako azpen partidak jokatu ziren ostiralean. Hauek dira emai-tzak: Osa-Gaskue-12/22 Agirremalloa-Etxeberria eta Larrañaga-Aranguren 15/22 Zubizarreta-Irurita.

Gazte-jubeniletako partidan Osa-Gaskue bikotea 0-2 eta 2-5 galtzen hasi arren, 5-6raino hurreratu eta «partidu orekatua eta gogorra izango zela iruditu zitzaigun bi atzelariak nor baino nor ezker eskubi pilotan ondo egiteko gai zirela ikusita», azaldu du Jexux Iribar 'Olalde'-k. Aurrelarien artean hasiera batean ikusitako aldea gero eta nabariagoa zela egiaztatzen joanik ere, «6-9 eta 7-10 hiru tantoko aldea hainbesterainokoa ez eta Julen Osa aurrelari andoaindarraren joko aldaketan zegoen partidari buelta emateko aukera bakarra». Ez zen horrelakorik gertatu, ordea, eta 7-14 eta 9-18 erabat atzean gelditu ondoren Agirremalloa-Etxeberria bikotearentzako garaipena aurkariak 12an utzita.

«Lehenengo partidako gauza onak ez ziren mikaztu bigarrengoarekin, partidaren erdialdera arte ikusitakoarekin batik bat, lau pilotariak ere pilotari bizi eman eta abiadura ederrean mugitu araziaz joko on eta zer ikusi bikaina eskaini zutelarik pilotazaleen gozamenerako», adierazi du Olaldek. 1-1 eta 2-2 berdintzetik hasi eta 6-2 aurreratu ziren gerriko gorridun Larrañaga-Aranguren bikotea. Hauek ezin hobeto jokatuz 6-3 eta 8-4 aurretik jarri ziren baina jarritako martxari eusten lanak izango zituztela ere aurreikusi zitekeen Zubizarreta eta Irurita joka-tzen ari ziren bezala ikusita, eta horrelaxe gertatu ere.

«Beste pilota bat bera ere galdu gabe Iruritak Arangurenen nagusitasunari aurre egin zion eta honek hainbeste jotzera pasatu zen, eta horrela Zubizarretak aukera gehiagoko pilotekin aurrean tantoak eginaz 8-4tik 8-17raino aurreratuak gerriko urdindunak. Partidari bere arriskua ikusten zitzaion artean baldin eta Larrañagak sakea hartzen bazuen berriro», dio. Eta horrelaxe bederatzigarren tantoa egin ondoren, pilota berri bat atera eta 10-18 eta 10-20 egotetik 15-20ra hurreratuak Larrañaga eta Aranguren. «16. tantoaren bila Larrañagak airez sar-tzeko kiñuarekin pilota utzia aurrekoadroetan Arangureni, baina hau behar bezala iritsi ez eta txapaz behera pilota botata 15-21», dio Olaldek. «Aurkariei beldurra sartzeraino partida estutzera ekarri ondoren berriro oso aldapaz gora garaipena gerriko gorridunentzat, eta neke itxurarekin ere bai Arangurenek galdutako beste pilota batekin 15-22 Zubizarreta eta Irurita finalaurreak jokatzeko sailkatuak, ondo merezita atzokoaren aurretik Prado-Ruizen aurkako norgehiagoka gogorra ere 22 eta 20 aurrera atera ondoren», gaineratu du.

Datorren astean jokatuko dira finalaurretako bi jaialdiak. Bihar, 22:00etatik aurrera Aitzurin. Gazte-jubenil mailan: Mata-Santamaria/Egiguren-Oliden. 23 urtez azpiko mailan: P. Labaka-Otaduy/ Egiguren-Bikuña.

Fotos

Vídeos