Denboraldiko arraunlariak aurkeztu dira

Aurtengo denboraldiko arraunlarien aurkezpena, ostiralean Arranplan. / SARA UTRERA

KAE1 ligako estropada jokatuko da gaur errioan

SARA UTRERA ZUMAIA.

Aurtengo denboraldiko arraunlariak aurkeztu zituen ostiralean Zumaiako Arraun Elkarteak.Harrobiko neska mutilak, beteranoak eta KAE1 mailako arraunlariak izan ziren Arranplan egindako ekitaldian.

KAE1eko trainerua gaur izango du laugarren jardunaldia Zumaian, 12:00etatik aurrera. Nahiz eta errioan jokatzen duen lehenengo aldia izan, Patxi Frances entrenatzaileak eta Unai Osa patroiak konfiantzaz ikusten dute taldea. Denboraldi hasiera bikaina izan dute seniorreko arraunlariek eta sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira. «Gustora gaude entrenatzen, sentzaio onak ditugu eta lanean jarraituko dugu postua eusteko», adierazi zuen Osak.

Arrazoi desberdinengatik, emakumeen eta gizonezkoen bigarren trainerua ez dira uretan izango. «Hirurak txapelketetan ikusi nahi genituen baina azkenean bakarra izangu dugu lehian. Ea datorren urtean bi edo hiru dauzkagun uretan», esan zuen Anjel Etxaniz presidenteak.

Fotos

Vídeos