Denboraldi amaierako irteera antolatu du Inda-Mendik

Inda-Mendiko lagunak txango batean.
/INDA-MENDI
Inda-Mendiko lagunak txango batean. / INDA-MENDI

Ospakizuna abenduaren 17an egingo da. Izena emateko epea asteartean zabalduko da

DV ZUMAIA.

Urtea amaitzera doan sasoi honetan, denboraldia itxuraz bukatzeko, bazkaria izango duen mendi-irteera antolatu du Inda-Mendi MB-k abenduaren 17rako, taldeko partaide eta lagun guztiei zuzenduta. Plana honako hau da:

Arabako hegoaldeko Toloñoko mendilerrora goaz, Arabar Errioxara. Irteera Buradon Gatzagatik egingo da San Cristobal (885) gailurra igotzeko asmoz, bide polit bat eginaz Briñas-era jaisteko.

Guztira bederatzi kilometroko luzera eta 400 metroko desnibela ditu, hiru ordutan egiteko modukoak. «Jarraian, ondoko Bastidan Solagüen Bodegara joango gara eta ondoren Jatorrena jatetxean eguna ospatzen jarraituko dugu», azaldu dute Inda-Menditik. Jardunaldia egun osokoa da eta irteera 7:30ean izango da Txomin Agirreko autobus geltokian, beti bezala. Prezioa 40 eurokoa izango da helduentzat eta 30 eurokoa haurren-tzat (jatetxea eta autobusa barne).

Izena emateko epea asteartean, hilaren 21ean, hasten da eta abenduak 11 arte egongo da zabalik. Horretarako, diru sarrera elkarteko kontu korrontean egin behar da norberaren izena jarriz: ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa) eta agiria Goiko estankoan utzi edota indamendi1@gmail.com helbide elektronikora helarazi. «Han ikusiko dugu elkar. Animatu zaitezte», diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos