Dantzazaleon eguna maiatzaren 5ean ospatuko da

S.U. ZUMAIA.

Maiatza Dantzan ekimenaren baitan, maiatzeko larunbatetan dantzaren inguruko ekitaldiak antolatuko ditu Astindu elkarteak.

Maiatzaren 5ean 'Dantzazaleon Eguna' ospatuko dute. Horretarako, Dantza Afrikarren masterclassa antolatu da (hastapen maila), 9:30etik 12:00etara Torreberrin, Anne Agirreren gidaritzapean. Astinduko bazkideen-tzat doan izango da eta gainerakoek 15 euro ordaindu beharko dute. Ondoren, bazkaria izango dute, elkarteko bazkideentzat doan izango da, eta ez direnentzat 15 euro. Bi kasuetan maiatzaren 2a izango da apuntatzeko azken eguna, Alondegian, astindu.zde@gmail.com edo kulturetxea@zumaia.eus idatzita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos