Dantzari Txiki Eguna egingo da igandean

Sofia Oria, Alain Maya eta Zumaiako dantza ikasle batzuk. / S. UTRERA
Sofia Oria, Alain Maya eta Zumaiako dantza ikasle batzuk. / S. UTRERA

Guztira, lau taldek hartuko dute parte: Lesakako, Beasaingo, Getariako eta Zumaiako dantza ikasleek

SARA UTRERA ZUMAIA.

Igande honetan dantzariak izango dira protagonista beste behin Zumaian. Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Zumaiako IV. Dantzari Txiki Eguna egingo da.

Txori Txikiko ikasleez gain, bertan Lesakako Tantirumairu, Beasaingo Aurtzaka eta Getariako Gure Txeru dantza-taldeak hartuko dute parte.

Dantzari txikiak 11:15ean kalejiran abiatuko dira herriko kaleetan zehar eta 12:45ean, Beheko Plazan, emanaldi nagusia eskainiko dute. Beraz, goiz eder bat igaro-tzeko eta euskal dantzez gozatzeko aukera izango da igande honetan Zumaian. Amaitzeko 16:30ean, dantzaldia izango dute Modestoren eskutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos