EH Bilduren «baiezko kritikoa» Turismo Planari

DV ZUMAIA.

Udaleko azkeneko osoko bilkuran, besteak beste, onartua izan zen 2018-2021 Zumaiako Turismo Plana. EH Bilduk plan honi «baiezko kritikoa» eman zion. «Baiezkoa, egindako lan handiaren ondorioz, gure ekarpen ugariak barne, gauza positibo asko ikusten dizkiogulako. Eta kritikoa, badirelako oraindik kritikagarriak iruditzen zaizkigun baieztapenak, nahiko ugariak gainera», azaldu dute EH Bildutik.

Plan honek dio, besteak beste, Zumaian hartzen ez diren erabakiek inpaktoa sortzen dutela eta inpakto horien kudeaketa zuzena bermatu beharra dagoel, iraunkortasunaren izenean; etxebizitza turistikoak modu jasangarrian kudeatu behar direla; bisitariak jasotzeko kapazitatea neurtu behar dela, natur eremua eta espazio publikoa babesteko neurri prebentiboak hartu behar direla. Turismoaren hazkunde gorakorrak enplegu prekarioa sortzeko arriskua dago «baita ere dio lanpostuen kalitatea hobetzeko eta natura bermatzeko aukerak ematen dituela, ikusiko dugu», diote EH Bildutik.

Elkarrizketak eta hauen ondorioz eratorri diren bektore edo ardatz estrategikoak aipatzean, letorkeenari aurrea hartu behar zaiola ondorioztatzen da, etxebizitza turistikoak arautu egin behar direla edota turistak jasotzeko gaitasuna ezagutu beharra dagoela, espazio publikoaren okupazioar eta natur-guneen erabilerari mugak jartzeko, premiazkoa bada. Bestalde, Garapen Iraunkorreko 2030 Agendan Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak azaltzen dira, eta planak hiru aipatzen ditu: guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria. «Beharbada atrebentzi handiegia da NBEa kuestionatzea, baina hazkunde jarraitua eta jasangarria ez dira bateragarriak, gure iritziz».

Turismo Planan, eskualdean dauden turismo eragileak aipatzerakoan, 'Explore San Sebastian Region' ekimena azaltzen da, eta bideratzen dituen ekintzak, besteak beste, lurraldetasun oreka lortzera zuzendutakoak direla dio. «Hor izenaren eta asmoaren arteko kontraesana ikusten dugu, izenaren beraren kolonizatu kutsuaz aparte, lurraldetasun oreka nekez sustatu daiteke Gipuzkoa osoari izen hori emanda. Ez Zumaia eta ez Gipuzkoa, ez dira 'San Sebastian Region'», diote. «Aldaketa klimatikoaren inguruko aipamena, eta aurre egiteko ekintzak, oso azalekoak dira, denok dugun kontzientzi txar kontsumista lasaitzera datozenak, baina ez dugu ahaztu behar turismoa dela CO2 isurien %8aren erantzule, eta ez da broma».

Konpromisoa

Zumaiako EH Bilduren ustez, Turismo Planak herritarrek turismoaren inguruan dituzten kezka nagusiei erantzuteko moduko mekanismoak ahalbidetzen ditu. «Gure aldetik, konpromiso osoa hartzen dugu mekanismo horiek %100ean aktibatzeko ahalegin guztiak egingo ditugula, betiere hitza eta erabakia zumaiar guztiona dela kontutan hartuz».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos