10 bikotek hartuko dute parte esku pilota txapelketa herrikoian

Ligaxkako partiduak ostiraletan jokatuko dira Odietan. /  S.U.
Ligaxkako partiduak ostiraletan jokatuko dira Odietan. / S.U.

Lehen partidak gaur arratsaldean jokatuko dira, Odietan

S.U. ZUMAIA.

Hamar bikotek hartuko dute parte XX. esku pilota txapelketa herrikoian.

Hauek dira parte hartuko duten bikoteak. A taldean: Antia-Agirre; Beñat-Zendoia; Berix-Urbieta eta Tumas-Etxabe. B taldean: Aizpurua-Astigarraga; Odriozola-Martija; Oiartzabal-Mendizabal; Eizmendi-Juaristi eta Manterola-Eizagirre.

Jardunaldiak ostiraletan jokatuko dira, 17:30etik aurrera, Odietan. Eguraldiak laguntzen badu, ligaxkako lehen partidak gaur arratsaldean jokatuko dira (euria eginez gero, Herri Eskolan).

Final aurrekoak ekainaren 22an jokatuko dira eta finala eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka, berriz, ekainaren 29an.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos