Bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren aldeko festa gaur Alondegian

DV ZUMAIA.

'Munduko Baratza' proiektuaren baitan, bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarria bultzatzeko festa antolatu du Zumaiako Gazteguneak. Proiektuaren helburua da haur eta gazteen artean kontsumo kon-tzientea eta arduratsua sustatzea. Bide horretan, gaur, LH 4, 5 eta 6. mailako haurrei zuzendutako festa egingo da Alondegian, 11:00etatik 13:00etara.

Bertan, lehenbizi Tarpuy rol jolasean arituko dira haurrak. Tarpuy hitzak 'erein' esan nahi du Quechueran, eta jolasaren bitartez, parte hartzaileak Andeetako artoa ereiten duten nekazarien tokian jarriko dira. Helburua da egindako lana eta esfortzuaren ostean lortutako emaitza duina den ala ez aztertzea.

Ondoren, erosketa poltsa eraldatzeko tailer jasangarria eta dinamika eta jolas ezberdinak egingo dituzte eta amaitzeko, bidezko merkataritzaren inguruko informazioa jaso eta produktuak dastatzeko aukera izango dute, guztia musikaz girotuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos