Bergara eta Aizpurua, berriz ere podiumera igo dira

Zumaiako Viveros San Antongo ziklistak Aizarnazabalen. /  ZTE
Zumaiako Viveros San Antongo ziklistak Aizarnazabalen. / ZTE

DV ZUMAIA.

Aizarnazabalen berriz ere podiuma zapaldu dute Garazi Bergarak eta Asier Aizpuruak. Alebinetan oso lasterketa gogorraren ondoren Asier Aizpurua izan zen Zumaiako Txirrindulari elkarteko onena hirugarren postuan sailkatuz, baina, «oso maila onean erantzun zioten ibilbidearen gogortasunari besteek ere», dio txirrindulari elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Daniel Beristain 6. izan zen, Anuk Gogenola 8., Manex Beristain 9., Beñat Sainz 11., Iker Eizagirre 17., Xabat Bergara 18., eta Kepa Urbieta 26. «Hedoi Mateos lasterketa buruan amaieran harrapatu zuen eta Zuahitz Valero ondoezik sentitu zen. Ihintza Gartziarenak bere lehen karreran 5. buka- tzea lortu zuen», azaldu du Iribarrek.

Infantiletan, Garazi Bergarak beste behin garaipena lortu zuen, nesken artean azken lasterketetan bezala nagusitasuna erakutsiz. Mutiletan 34 txirrindularik hasi zuten lasterketa eta 15ek bukatu. «Datu hori lasterketak duen zailtasunaren ispilu da, beraz benetan nabarmen-tzekoa Ariz Eizagirreren 9. postua eta Heiko Mateosen 15.a». Bihar Astigarragan lehiatuko dira alebinak eta infantilak.

Kadeteek Seguran izan zuten karrera larunbat arratsaldean, eta bertan lasterketaren emaitzarako epaia Lierniko gainak eman zuen. «Ederki erantzun zuten Viveros San Antongo lau txirrindulariek, Roman Zabaletak moto lasterketa baitzuen». Antzeko postuak lortu zituzten Viveros San Antongo ziklistek: Kimetz Etxabe 13, Aitor Agirre 14. , Ander Altuna 18. «Mikel Mancisidor zertxobait atzerago ailegatu zen, 41.a izan zen helmugan».

Guztira 93 txirrindulari izan ziren parte hartzen eta 66k bakarrik lortu zuten lasterketa amaitzea. Taldeka laugarren talderik onena izan zen Viveros San Anton. Bihar oso lasterketa gogorra dute Urretxun kadeteek.

Antton Tolosak jubenilen Gipuzkoako klasikan parte hartu zuen, «baina bere lehen parte hartzea ezin izan zuen aho zapore goxoaz amaitu, lasterketa mikaztu egin baitzi-tzaion; ez zuen bukatu», dio kazetariak. Igandean Idiazabalen du lasterketa Viveros San Antongo jubenilak. «Oso ibilbide gaiztoa duen lasterketa izango da Idiazabalgoa baina saiatuko da azken bi lasterketetako arantza ateratzen bertan zumaiarra», gaineratu du.

Kopako lasterketan

Afizionatu mailan nahiz Espainiako Kopako beste lasterketa gogor batean Aitor Olaziregik ez zuen helmugako pankarta zeharkatzerik izan. 164km zituen lasterketak eta behin 120 egin ondoren, eta eguneko hiru mendate gaindituta izan arren, jarraitu ezinda aurkitu zuen bere burua eta lasterketa utzi. Ampoko zumaiarraren hurrengo lasterketa astelehenean Lazkaoko saria izango da, Euskaldun torneorako puntuagarria den karrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos