Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du hilaren 22an Aitzurin

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du larunbatean, Aitzuri pilotalekuan.
Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du larunbatean, Aitzuri pilotalekuan. / MICHELENA

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke 22 euroren truke, Zumaiako turismo bulegoan, Garoa liburu dendan (Zarautz) eta entradium.com atarian. 'Oroimenaren oraina' lana eta argia ikusi gabeko kantuak aurkezteko ditu

DV ZUMAIA.

Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du uztailaren 22an, larunbata, 22:00etatik aurrera Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Kantari oriotarrak 50 urteko ibilbidea ospatzeko moduan izan da eta berak gustokoen duena eginez burutu du, Euskal Herriko geografian barna kontzertuak eskainiz. 'Oroimenaren oraina' izeneko diskoa ardatz zuen biran ibili ondoren zuzenekoetan murgildurik jarraitzen du eta berak ohikoa duen moduan oraindik argia ikusi gabeko kantuak ere aurkezteko ditu: bere barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutakoak.

Bere kantu ezagunenak ere

Nola ez, bere kanturik ezagunenek ere tokia izango dute eskainiko duen errepertorioan. Bere ohiko musikariez inguratuta izango da oholtza gainean, Juantxo Zeberio piano eta sintetizadorean, Amaiur Cajaraville baxuan, David Gorospe baterian, Angel Unzu gitarra eta bouzukiarekin, Gurutz Bikuña gitarrekin, Xabier Zeberio arrabita eta nyckelharparekin, Pello Ramirez eskusoinua eta bioloncelloaren, Intza Unanue koroak eginez eta Olatz Zugasti harpa, tekladua eta ahotsa jarriz

Sarrerak aurrez salgai

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke 22 euroren truke, Zumaiako turismo bulegoan, Garoa liburu dendan (Zarautz) eta entradium.com web gunean, lehiatilan 25 euroren truke.

Fotos

Vídeos