Barruetabeña eta Osak Munduko Kopa jokatuko dute Portugalen

Barruetabeña eta Osa. /  I.G.
Barruetabeña eta Osa. / I.G.

S.U. ZUMAIA.

Imanol Barruetabeña eta Irati Osak maratoiko Munduko Kopan hartuko dute parte, Portugalen. Bihar aterako dira Zumaiatik eta ostiralean bertan 5 kilometroko proba motxa jokatuko dute, finalaurrekoa hain zuzen. Sailkatzen badira, larunbateko finala jokatuko dute. Igandean, berriz, 30 kilometroko proba luzea izango dute.

Absolutuan

Itxas Gaineko kideak bakarrik joango dira Portugalera eta han Espainiako beste taldearekin arituko dira. Zumaiarrak 23 urtez azpiko mailan aritzen diren arren, maila absolutuan lehiatuko dira txapelketan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos