Avia-Xistera Zirkuitua jokatuko da bihar Aitzuri frontoian

S.U. ZUMAIA.

Bihar, larunbata, Xistera Zirkuitoaren barruan, Zumaiako Torneoko zesta punta partidak izango dira Aitzuri pilotalekuan. Bertan izango dira Euskal Herriko senior eta jubenil mailetako jokalaririk onenak zumaiarrak barne: Unai Uranga, Gorka Segurola, Eduardo Agirre, Cristian Saez, Julen Lopez eta Joseba Agirre. Goizeko 11:00tan hasita finalaurreko kinielak jokatuko dira eta arratsaldeko 18:00etan finala izango da.

Finala streaming bidez zuzenean ikusi ahal izango da baita ere www.xistera.eus atarian. Sarrera doan izango da etorri nahi duten guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos